IDENTITATE DIGITALA
Pasaden asteazkenean, 2015eko azaroaren 18an, ez nintzen IKTko irakasgaira joan "muela del juicio" kendu zidatelako.
Beraz, klasekideen laguntzaz, blogga eratu nuen. Pasadan asteko gaiak azaldu dizkidate eta bertan emandako hainbat bideo bidali dizkidate.
Bideoen lanketa:
Lehenengo bideo honetan, hainbat gauza agertzen dira. Alde batetik nortasun digitala, sarean ezaugarrien multzoa dela azaltzen digu. Beste alde batetik, bideoetan hainbat egoera ikus ditzakegu.
- Lehenengoan, neska bat bere eguneroko gauzak egiten dabilenean, inguruko guztiek ezagutzen dutela konturatzen da, baina neskak ez ditu besteak ezagutzen. Azkenean neska beldurtu egiten da.
- Bigarrenean, neska batek ezezagun bati bere bizitza eta bere datu pertsonal guztiak kontatzen dizkio.
- Hirugarrenean, estortsioa lantzen da; sare sozialen bidez, neska bat engainatu egiten dute.
- Laugarrenean, jendeak egunero egiten dituen gauzak islatzen ditu. Baina bertan, familia edo lagunekin egon beharrean, mugikorrarekin agertzen dira.
http://www.youtube.com/watch?v=jN6T2tHpq5I
Bigarren bideoan, jendea "azti" batekin hitz egitera gonbidatzen dute. Bertan haien bizitzako hainbat datu desestali egiten dituzte. Datu guzti horiek, gonbidatuen sare sozialetatik ateratzen dituzte.
Gure identitate digitala, eta sarean ditugun datuak oso kezkagarria den gai bat da. Kontu handia izan behar dugu sarera igotzen dugunarekin; azken finean, edonork datu horiek hartu eta manipulatu ditzakeelako. Datu horiek oso kaltegarriak izan daitezke hainbat ikuspuntutik; alde batetik lana bilatzerako orduan gure datuak sare sozialetan begiratzen dituztelako eta horrek ondorio txarrak ekar ditzakeelako aukeraketa prozesuan. Bestetik, datuekin edozer egin daitekeelako, hala nola, lapurtu, estortsionatu, xantaia egin etab.
Sare sozialak eta holakoak erabiltzea ondo dagoela uste dut, baina beti kontu handiz ibili behar dela pentsatzen dut. Ez baititugu gure bizitzako datu guztiak argitaratu behar. Azken finean, bideoak dioen moduan, gure eguneroko bizitzan, normalean egiten ez dugun zerbait bada, zergatik interneten bai?
No hay comentarios:
Publicar un comentario