miércoles, 16 de diciembre de 2015


AZKEN EGUNA

Pasaden astean izandako saioa azkena izan zen (2015/12/09).
Klase hasieran, bideoak hobetzeko denbora izan genuen, baina bideoa amaituta genuenez, bideoari buruzko eskema amaitzen egon ginen.

Honen ostean, bideoen aurkezpenak hasi ziren. Bideo guztiak ikusi eta klasekideek, bideo horiek nola sortu zituzten azaldu ziguten. Bideoetan jorratu diren gaiak;

- Oporrak
- Anorexia
Genero indarkeria
Urtaroak
- Bidezko mundu batengatik (gurea)
- Kultur aniztasuna
- Egun bat eskolan
- Nola ikusten ditugu umeak
- Gabonak
- Dana musu batekin hasi zen.






Egia da, bideo guztiak ezberdinak izan direla, batzuk hobeagoak eta beste batzuk ez hain onak, baina onartu beharra dago, bideo guztiak egiteko lan handia behar izan dela.

Aurkezpenen ostean, bideo horien ebaluazioak egin genituen; horretarako, irakasleak ebaluazio orriak bidali zizkigun eta drive bidez bete genituen. Ebaluazio horiek, kontu handiz egin genituen, gure azken notatik  zenbait puntu balioko zituelako.

Gero, irakaslearen ebaluazioa egin, eta amaitzean, bloggaren beste sarrera bat hasteko aukera izan genuen.

Aurretik esan bezala, azken saioa izan da,  beraz hemen amaitzen da guztia. Labur egin zait igarotako denbora, baina hala eta guztiz ere plazer handia izan da. 
Eskerrik asko!


miércoles, 9 de diciembre de 2015




Bideo lanketa: Adobe Premier Pro


Pasaden asteazkenean; abenduaren 2an bideoaren lanketa egiten hasi ginen. Gure bideoan besteekiko aurreiritziak landu genituen. Hasieratik nahiko argi genuen gure bideoa zeri buruzkoa izango zen, baina gauza guztiak bezala azkenean gure oinarrizko ideiatik pixka bat desbideratu ginen.

Gure bideoari "Bidezko Mundu Batengatik" izena eman diogu.

Lehenengo, erabiliko genuen programa deskargatu genuen; hau da, Adobe Premier Pro. Jaitsitakoa hilabete bateko saiakera bakarrik da, programa osoa nahi izatekoan ordaintzea beharrezkoa izango litzateke. 



Programa ikusi genuen lehen momentuan ez genuen ezer ulertzen, gauza gehiegi zeuden eta ez genekien nola erabili. Youtubeko tutorialekin, programa ikertzen eta saiakerak egiten, bideoa egitea lortu genuen. 



Internetetik bideoak eta musika hartu, jaitsi eta programan sartzen hasi ginen. Behin programan sartuta egonda, bideoetan mozketak egin genituen. Bideo guztiei ahotsa kendu, abestiak sartu eta hauei zatiak kendu; hauek elkartzean ondo geratzen saiatu ginen. Gero hasierako eta amaierako diapositiba eratu, eta aldaketa guztietan trantsizio ezberdinak jarri genituen. Gainera, bideoaren zati batzuetan abiadura murriztu genuen eta beste batzuetan aldiz handitu. 

Denbora asko eman genuen bideoa egiten eta azkenean, emaitza nahiko ona geratu dela uste dut. Lan handia izan da, baina asko ikasi dugula uste dut; gainera, etorkizun batean erraminta oso erabilgarria izango dela pentsatzen dut.








miércoles, 2 de diciembre de 2015





PROIEKTURAKO ERRAMINTAK




 Pasaden asteazkenean, zer egin behar genuen azaldu ostean, egin beharreko lana garatzeko erramintak bilatzen hasi ginen. Hainbat tresna aurkitu eta frogatu ostean, ez geunden ziur zein erabiltzeaz, beraz Andonik proposatutako bat erabili genuen. Power Point-a erabili genuen gure proiekturako. 

      Normalean, Power Point-a, klaseko aurkezpenetarako erabiltzen dugu, beraz kontatu nahi genuen istoriorako zaila egin zitzaigun hasieran. Baina denbora luzez ikertu ostean, aukera handiak zituela konturatu ginen. 

     Guztira, hiru orri egin genituen; eta horietan, Power Point-ak emandako baliabide guztiak erabiltzen saiatu ginen. Argazkiak ipintzerako orduan zailtasunak izan genituen, hauen atzekaldean dena zuriz agertzen zelako, eta beraz, orriaren atzealdea ez zen ikusten. Hori konpontzeko, interneten argazkiak bilatzerako orduan, atzealde gardena zituztenak bakarrik erabili genituen. Egia da, argazki kopurua era esanguratsuan murriztu zela; baina azkenean, hainbat irudi lortu genituen.


Ezinezkoa izan da egindako proiektua hemen jartzea.

Saio erakargarria iruditu zait; alde batetik, Power Pointak eskaintzen dituen baliabideak interesgarriak iruditu zaizkidalako, eta gainera horiek erabiltzen ikasi dudalako. Beste alde batetik, etorkizun baterako, oso erabilgarria iruditzen zait; eta ikasitakoa behar bezala erabil dezakedala uste dut. 

Bukatzeko, gelakideen proiektuak ikustean, gureekiko alde handia zeukatela iruditu zait, erakargarriagoak izan direlako. Baina gurea itsura  hain ona ez izan arren, asko kostatu zaigu egitea, pausu guztiak gutxika-gutxika eta eskuz egin behar genituelako.













miércoles, 25 de noviembre de 2015



IDENTITATE DIGITALA


Pasaden asteazkenean, 2015eko azaroaren 18an, ez nintzen IKTko irakasgaira joan "muela del juicio" kendu zidatelako.
Beraz, klasekideen laguntzaz, blogga eratu nuen. Pasadan asteko gaiak azaldu dizkidate eta bertan emandako hainbat bideo bidali dizkidate.


Bideoen lanketa:









Lehenengo bideo honetan, hainbat gauza agertzen dira. Alde batetik nortasun digitala, sarean ezaugarrien multzoa dela azaltzen digu. Beste alde batetik, bideoetan hainbat egoera ikus ditzakegu.

  • Lehenengoan, neska bat bere eguneroko gauzak egiten dabilenean, inguruko guztiek ezagutzen dutela konturatzen da, baina neskak ez ditu besteak ezagutzen. Azkenean neska beldurtu egiten da.

  • Bigarrenean, neska batek ezezagun bati bere bizitza eta bere datu pertsonal guztiak kontatzen dizkio.

  • Hirugarrenean, estortsioa lantzen da; sare sozialen bidez, neska bat engainatu egiten dute.

  • Laugarrenean, jendeak egunero egiten dituen gauzak islatzen ditu. Baina bertan, familia edo lagunekin egon beharrean, mugikorrarekin agertzen dira.




 http://www.youtube.com/watch?v=jN6T2tHpq5I




Bigarren bideoan, jendea "azti" batekin hitz egitera gonbidatzen dute. Bertan haien bizitzako hainbat datu desestali egiten dituzte. Datu guzti horiek, gonbidatuen sare sozialetatik ateratzen dituzte.

Gure identitate digitala, eta sarean ditugun datuak oso kezkagarria den gai bat da. Kontu handia izan  behar dugu sarera igotzen dugunarekin; azken finean, edonork datu horiek hartu eta manipulatu ditzakeelako. Datu horiek oso kaltegarriak izan daitezke hainbat ikuspuntutik; alde batetik lana bilatzerako orduan gure datuak sare sozialetan begiratzen dituztelako eta horrek ondorio txarrak ekar ditzakeelako aukeraketa prozesuan. Bestetik, datuekin edozer egin daitekeelako, hala nola, lapurtu, estortsionatu, xantaia egin etab. 

Sare sozialak eta holakoak erabiltzea ondo dagoela uste dut, baina beti kontu handiz ibili behar dela pentsatzen dut. Ez baititugu gure bizitzako datu guztiak argitaratu behar. Azken finean, bideoak dioen moduan, gure eguneroko bizitzan, normalean egiten ez dugun zerbait bada, zergatik interneten bai?