Bideo lanketa: Adobe Premier Pro
Pasaden asteazkenean; abenduaren 2an bideoaren lanketa egiten hasi ginen. Gure bideoan besteekiko aurreiritziak landu genituen. Hasieratik nahiko argi genuen gure bideoa zeri buruzkoa izango zen, baina gauza guztiak bezala azkenean gure oinarrizko ideiatik pixka bat desbideratu ginen.
Gure bideoari "Bidezko Mundu Batengatik" izena eman diogu.
Lehenengo, erabiliko genuen programa deskargatu genuen; hau da, Adobe Premier Pro. Jaitsitakoa hilabete bateko saiakera bakarrik da, programa osoa nahi izatekoan ordaintzea beharrezkoa izango litzateke.
Programa ikusi genuen lehen momentuan ez genuen ezer ulertzen, gauza gehiegi zeuden eta ez genekien nola erabili. Youtubeko tutorialekin, programa ikertzen eta saiakerak egiten, bideoa egitea lortu genuen.
Internetetik bideoak eta musika hartu, jaitsi eta programan sartzen hasi ginen. Behin programan sartuta egonda, bideoetan mozketak egin genituen. Bideo guztiei ahotsa kendu, abestiak sartu eta hauei zatiak kendu; hauek elkartzean ondo geratzen saiatu ginen. Gero hasierako eta amaierako diapositiba eratu, eta aldaketa guztietan trantsizio ezberdinak jarri genituen. Gainera, bideoaren zati batzuetan abiadura murriztu genuen eta beste batzuetan aldiz handitu.
Denbora asko eman genuen bideoa egiten eta azkenean, emaitza nahiko ona geratu dela uste dut. Lan handia izan da, baina asko ikasi dugula uste dut; gainera, etorkizun batean erraminta oso erabilgarria izango dela pentsatzen dut.

No hay comentarios:
Publicar un comentario